2016(e)ko irailaren 6(a), asteartea

0 KAPITULUA. BLENDER EZAGUTZEN. INTERFAZEA ETA FUNTZIONAMENDU OROKORRA


0 kapitulua. Blender ezagutzen. Interfazea eta funtzionamendu orokorra
(Yotubeko bideoa adibide bat da 2014)
(Irudia Blender pantaila hasiera)
(Behekaldean 0 kapituluaren 2 bideotutorialak/youtube)

3D diseinua eta animazioa ikasterakoan egokiena proiektuka lan egitea deritzot. Hau da, atal guztiak modu zorrotzean ikasi beharrean, helburuak eskatzen duena ikasten joatea, unitatez unitate. 3D diseinu eta animazioak eremu zabala eta konplexua har dezake: hots, forma, bi eta hiru dimentsiotan, espazio eta geometria, ikuspuntuaren aldaketa, argiaren aukera guztiak, koloreak, testurak, isla eta itzalak, efektu bereziak, kamerak konbinatuz errealizazioa, formen transformazioa animazioan, tipografiak, diseinu grafikoa eta abar luzea. Animazio pelikula batean gertatu daitekeen oro. Gainera, Bigarren Hezkuntza eta ondorengo ikasketetan, sor daitezkeen proiektuetan landu daitezkeen atalak osatzeko balio dezake: matematikako geometriak modu grafikoan demostratzeko, sumendi zein beste edozein naturako simulazioak egiteko, molekulen egiturak ikertzeko, eraikinak aztertzeko, Historiako hiriak diseinatzeko, edo zientzia-fikzioa egiteko, mekanikako sistemak ikertu edo simulatzeko, teknologiako erremintak diseinatu eta prozedurak digitalki sortzeko, etab.


Horrelako software ahaltsu eta zabala erabiltzen hastea erraza da, baina ikasi beharreko guztiak bezala, praktika eskatzen du. Pixkanaka eta erabileraren maiztasunaren arabera, programa menperatzen hasiko gara, denetan bezala,  konstantzia eta praktika behar dugu.

Blender, software librea da. Oso ona eta gainera mundu mailan izen oso ona duena. Plataforma-anitza da, Blender.org-tik deskarga eta instala daiteke modu errazean. Linux erabiliz gero, bertako dendatik minutu pare batean instalatuko da. Honekin batera, testuak idatzi edo irudi grafikoak edo audioak lantzeko erabili beharreko software guztiak libreak lirateke (edozein proiektu publikatzerakoan: bideo, blog edo aurkezpen...).

Blender programarekin hasteko haren interfazea ezagutuko dugu, funtzionamendu orokorra. Sagua beti lagun, pantaila gure gustura konfigura dezakegu. Formak kanpotik ekar daitezke edo guk sortu, bi dimentsiotik abiatuta edo zuzenean hiru dimentsioak hartuta. Hauen erpinak, ertzak edo planoak edozein eratara eralda daitezke, bikoiztu, moztu, etab. Egiten duguna ikusteko, bistak eta kamera aukera anitz ditugu. Pantailak zatitu daitezke pantaila eta bista anitzetan (goiko bista, profila, aurreko bista,..). Formak eginda ditugunean, zuzen-egiturak ikus ditzakegu, estrukturalki, edo daukan testuraz jantzita, erliebeak zein materialak erakutsiz(zura, beira edo koloreak,...).  Objektu edo formen propietateak konfigura daitezke une oro. Denbora-faktorea kontuan hartuta, animazioak egin ditzakegu, eta berariazko panela izango du, testurak, kamerak eta argiak bezala. Bideo-edizioa ere egin daiteke.  Bideo tutoriala ikusiz errazago ulertuko da.




Blender Fundazioak sortutako softwarea librea izaki, mundu osoko partaideek garatzen dute une oro proiektua. Edonork har dezake parte, programa bera garatuz, partekatuz, edo proiektuaren berri emanez, sarean musu truk irakatsiz, nahi duen modura. Blender.org webgunean azaltzen dira proiektuaren xehetasun guztiak. Hizkuntza anitzetara itzulita badago ere, euskaraz ez dago oraindik. Ea aurki lortzen dugun hori posible izatea. Webgunean programaren ezaugarriak eta potentzialitatea ikus dezakegu:












Render maila ikaragarria, arkitektura lanak, efektu bereziak, argazkigintza eta irudigintza HQ kalitate gorenenean.











Modelatua, produktu industrialak publizitatzeko modukoa. 
 Materialen testurak lantzeko aukera.
 Eskeletoak egiteko modua, pertsonaiak anima daitezen.

 Animazioa garatzeko modu osatu eta punta-puntakoa.


 Formak eta bolumenak zizelkatzeko modua.


 Irudiak bolumenetan txertako eremua, UV mapping izenekoa.


 Eszenen konposizioa, atal guztiak landuz: testurak, argiak, etab.


 Simulazio harrigarriak, efektu berezi anitzekin.


3D interaktiboa, bideo-jokoak edo errealitate birtualak garatzeko.


 Erralitate birtuala lantzeko eremua.


Pluginak txertatu eta programa aberastu eta pertsonalizatzeko aukera irekia.


Bideo-edizio arruntaz gain, kameren grabaketa aldaketa, errealizazioa, egin dezakegu.Post-produkzioan konposizio bereziak lor ditzakegu, nodoen erabilerarekin, bideo efektu bereziak lortuz. Webgunean aukera daitezke programa ikasteko bideo tutorialak. Horrez gain, jendeak erabilitako internet zabaleko sare sozial eta web guneetan, programa honekin egindako lanak eta hauek egiteko prozeduren bideo tutorial ugari aurki daitezke, web 2.0 filosofian oinarriturik. Hezkuntzan erabiltzeko atala ere ikus dezakegu. Nahi edo ahal izanez gero, diru laguntzak emateko aukera irekia dugu. Bideo biduma jarrai dezakezu, praktikak eginez, Blender 3D softwarea librea ezagutu, erabili eta sormenean murgilduz gozatzeko...























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina